Bertsos - View details   To know more about this section

2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabier Legarreta "Arano"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-07-10 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Legarreta, Xabier "Arano"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok talde bereko txirrindulariak zarete, Igor Amstrong eta Xabier Contador. Bi oilar oilategi berean.

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabier Legarreta "Arano"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Lehengoan nik eginaz
zaude bero-bero
gure taldean lider
zarela-ta edo.
Baina Alberto Contador
zaitugunez gero
hasi zaitez kontatzen
"Hiru, bi, bat, zero!".

X.Legarreta:
Hiru, bi, bat, zero ta
erlojua atzera
indartsu omen zatoz
lehenagoko antzera
baina zurekin noa
lehenbailehen batzera
edo etorri al zara
tronua kentzera?

I.Elortza:
Parka baina tronua
neroni dagokit
Europara etorri naiz
Ameriketatik.
Zu zertara zatozen
oso ondo ez dakit
hirugarren munduko
herri horretatik!

X.Legarreta:
Hirugarren munduak
dit arnasa eten
Amerika bakarra
dela du ematen.
Aizu hemen ez geunden
zuri itxaroten
ta zuk ez al dakizu
etxean egoten?

I.Elortza:
Kontxo! Hoixe bakarrik
guk falta genuen
beti egon naizenean
altutan altuen!
Zuri Contadorrena
kantatu dizut lehen
zuk ez dakizu amstrong-ek
zer esan nahi duen.

X.Legarreta:
Etorri ta hala're
nahi duena bota!
Lehenengo egunean
egin dit pelota.
"Zer esan nahi ote du?"
dabil ate joka
ez dakit ta gainera
neri ez zait inporta.

I.Elortza:
Zure lagunek eingo
zuten noski porra!
Gaurkoan daukagu guk
etapa gogorra
arm arma duzu eta
amstrong da zigorra
pentsa ezazu zein den
datorkizun porra!

X.Legarreta:
Ziklistaren bizitza
buila ta zarata
zu behintzat hemen zabiltz
hona ta haraka...
Aurten ez zara joango
Tourra aterata
denak Amstrong-en kontra
joango gera-ta!