Bertsos - View details   To know more about this section

2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-04-09 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori?

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:

Ze gizajoa ta ze pastela
erdi beldurti erdi ustela
nere izarra saiatu arren
ez nuen aurkitu bela! (bis)
Galdutako marinela
nenbilelarik horrela
aurkitu nuen batela
gogoratzen naiz Errege Egunez
hogei urte nituela
ba al dakizu nere izarra
zure aita izan zela. (bis)


M. Amuriza:

Andoni hori da hain pozgarria
ta beraz tori nere irria
baina badago beste kontu bat
gaur egun aipagarria: (bis)
dauka osasun larria
ta nahiz ez izan barria
halaxe doa herria
beraz badakit nolakoa den
astro horren jatorria
zeruan aske eta dirdiraz
dagoen izar gorria. (bis)


A. Egaña:

Zure izarra zure desira
izar gorriak duen dizdira
oker ez banaiz bost punta ditu
zenbatu ezkero guztira. (bis)
Gaztea zarenez tira
hala bota dezu di-da
baina bizitzan satira:
zure adinean ni ere negon
izar horrixe begira
baina adinez bat zahartu ahala
laino asko sortzen dira. (bis)


M. Amuriza:

Ez zara hori duen bakarra
lainoa, kea eta abarra.
Neurtu behar da bizitzan zehar
lortu beharreko indarra. (bis)
Eguzkia, kazkabarra
ta elurra barra-barra
datoz baina ez da txarra
hemen norberak aukeratzen du
loratzen duen adarra.
Laino horiei putz egin eta
piztu dezagun izarra! (bis)


A. Egaña:

Beraz zerua nahi dezun pare
hodeiak ihes umil ta bare
gaztetasunan utopiaren
ondorioa da hau’re. (bis)
Lehen denak zeraren alde
gizabanako ta talde
eskakeatu ta alde.
Garai bateko belaunaldiko
gizon-andereak gaude
nekaturikan putz egiteko
ia arnasikan gabe. (bis)


M. Amuriza:

Baina egin behar didazu kasu
nahiz eta dauden hainbeste kasu
urteen joanak egiten dula
horrenbeste enbarazu (bis)
denok goaz pausuz pausu
orain kolpe orain muxu
neu ere hementxe naukazu
eta zurekin batera aurrera
putz egin nahi nuke usu
utzi puruak erretzeari
eta ikusiko duzu! (bis)


A. Egaña:

Zuk zer esango egon naiz adi
zure burmuina ez dabil nagi
hala’re ez zazu potolokeri
haundiegirikan jalgi. (bis)
Sentimentu fin bat hari
lehen iraultza kantari
orain gehienek “Tarari!”
ondo bizitzen ohitzea baita
etsipenaren atari.
Neri sinisten ez badidazu
galdetu zeure aitari
nere lehen izarrari.


M. Amuriza:

Zuk ez daukazu aita ahantzia
ta bai badauka hark garrantzia
nik miresten dut zuen bidea
ta zuen elegantzia (bis)
zuen hizkuntza jantzia
ta ibilbide ez hertsia:
bidea ez dago itxia.
Lortu nahi bada gure izarra
eta independentzia
ez daude sobran ez gure indarra
ta ez zuen esperientzia. (bis)