Bertsos - View details   To know more about this section

2010-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-07-26 Gorliz Jaialdia
Gai-emailea
Ayo, Nahikari
Bertsolaris / Authors
Illaro Etxebarria, Arrate
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Urtarriletik Erasmus programan bekadun gisa ibili zara Holandan, eta hiru bertso eskatuko dizkizut. Lehen bertsoan kontatu behar diozu amari zer egin duzun bertan. Bigarrenean, Unibertsitateko tutoreari kontatu behar diozu zer egin duzun. Eta azkena, lagunei.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaia: Urtarriletik Erasmus programan bekadun gisa ibili zara Holandan, eta hiru bertso eskatuko dizkizut. Lehen bertsoan, kontatu behar diozu amari zer egin duzun bertan.

Holandaraino mugitu nintzen
beste askorekin batera
larritasuna sumatu eta
ingelesa ikastera.
Lana mordoa egin dut eta
poz-pozik nago gainera
ingles pila bat ikasi dut ta
ez naiz parrandan atera.



Gaia: Bigarrenean, Unibertsitateko tutoreari kontatu behar diozu zer egin duzun.

Ailegatu ta pentsatzen nuen
“Zer egiten dut nik hemen?”
baina klaseko maila ikusiz
animatu nintzen zuzen.
Irakasleek esan zidaten
duda barik eta ozen
“ Euskal Herriko uni hoietan
zenbat ikasten duzuen!”.



Gaia: Eta azkena, lagunei.

Bost hilabete pasatu eta
ez nator hain aurpegi alaiz
baina ajeak berreskuratu
nahiean heldu naiz garaiz.
“Zer ta parranda Holanda aldean
nola dago?” galdetu maiz
ingles gehiegi ez dut ikasi
baina parrandan irten naiz.