Bertsos - View details   To know more about this section

2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-08-13 Aduna Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Atzokoa eta gaurkoa ere izar iheskorrak ikusteko egun ona omen da. Joan zarete oihanera, pagopean etzanda jarri biak, eta gora begira, izarrei begira jarri zarete.

Description

Melody
Oihaneko pagoak blai
Stanza name
Kopla handia

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Stanza name:  Kopla handia 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi:

Izar uxo hoiek nola
dauden ez baitzait axola
izar bakar bat ez dut ikusi
zuri begira nagola. (bis)


J. Soto: Ez zaite jarri tristea
hauxe da hau ezustea!
Goian izar bat ikusi dut ta
nere ondoan bestea. (bis)


U. Alberdi:

Duzu distira itzela
baina dardarka sabela:
iruditzen zait hoiek bezela
ihesi joango zarela. (bis)


J. Soto:

Ez da egia izango
tratatzen bainauzu ondo
ez urduritu zure ondotik
ez naiz sekula joango. (bis)


U. Alberdi:

Ohitura denen antzea
desio bat eskatzea
nik desio dut nire desira
gau honetan asetzea. (bis)


J. Soto:

Izarrak argitzen dira
gora, aupa eta biba!
Ez urduritu etorri zaitez
nik aseko dut desira. (bis)


U. Alberdi:

Ez zara mutil ahula
altua eta mardula
iruditzen zait hatzak luzatu
ta ikutuko dituzula. (bis)


J. Soto:

Ez zaigu hori komeni
bista gora ez eskeini
goikoak utzi pakean eta
zuk ikutu nazazu ni. (bis)


U. Alberdi:

Etorri zara eskeko
ausarta zara. Hobeto!
Jetsi zaidazu izar txiki bat
poltsikoan gordetzeko. (bis)


J. Soto:

Muxuak jaso nahi ditut
nik pila bat maite zaitut
ze izar txiki ze izar handi
ilargia hartuko dut! (bis)


U. Alberdi:

Izar hoiek gorabehera
gabiltza ñoño antzera
ahaztu ditzagun behingoz izarrak
eta gu goazen gurera! (bis)


J. Soto:

Berotu zara zu nonbait
ta egin behar da zerbait
lehen bost punta nituen eta
oain beste bat atera zait.* (bis)


U. Alberdi:

Zure sei punta ta guzi
igurtzi eta igurtzi
itxi begiak eta apustu
baietz izarrak ikusi! (bis)

______________________
*Eskuin eskua zabal-zabalik zuela, jaso egin zuen.