Bertsos - View details To know more about this section
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neri buruzko bertso hori da
nunbait Irazuk botea;
"aurpegi asko, kararik batez",
diagnostiko betea.
Nere helburu ta amets izan det,
komeni da esatea:
lotsabakora iritsi gabe
lotsarik ez izatea.
Egunez lana egiten dut maiz,
gauez parrandan jo ta ke;
mila aurpegi izaten ditut,
mila lan ta mila neke;
estadistika kontua da hau,
dudarik ez daukat bate:
gauza pila bat egin ezkero
bat ongi irten liteke.
Nere kezka da lanak nahiz famak
ez nazala behintzat ito;
zenbaitentzako izan ninteke
saltsero eta ijito;
beste batzuntzat izan ninteke
akatsik gabeko mito;
baina ez bata ta ez bestea,
naizena naiz eta kito!