Bertsos - View details   To know more about this section

2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bertso saiora zatozela, Gernikara, Zugaztieta parean kriston kontrol zatia topatu duzu: Goardia Zibila; eta horrelako itxuragaz, gelditu egin zaituzte: gazte izanda, pegatinaren bat ere izango zenuen kotxean...eta ea nora zoazen galdetu dizu goardia zibilak; eta "Gernikara"; eta ea zertan, bertsotan; "zu zer zara ba?"; "bertsolaria;" "¿y eso qué es?"

Description

Melody
Bihotz gureko Tolosa zaharra
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"¿Y ezo qué es?" esaten dausta
bardin hots eta azentu;
nik esateko nahiz eta batu
gura hainbeste talentu,
mingainak dardar egiten dausta,
kasik esplotatzeko gertu!
Nik ezin dautsut azaldu eta
zuk nahi dozuna ulertu.

Zer dala eta egin ete dot
nik zuekin estropozu?
Kasik prest nago makurtu eta
botan emoteko mosu!
Guadia zibila niri eskatu
gurarin bat badaokozu,
ta Estatutuan alde kantauko
dot zuk agintzen badozu.

Azkenerako antza euki dau
honek nahiko borondate;
atzekaldean hor itxi dodaz
gaurkoagatik aparte;
Estatutuan alde ez dot eingo,
beraz izorratu zaite!
Hemen kantari segiko dogu
zuek danok joan arte.