Bertsos - View details   To know more about this section

2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Legarreta, Xabier "Arano"
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hauek andra-gizon berriak dira, Xabier emaztea eta Aitor gizona. Ezkondu berriak dira, baina lehengo ohitura zaharrekoak, sekula ezer egin gabekoak ezkondu arte. Gaur gabea pasa dute elkarrekin, eta goizean gabeko gorabeherak elkarri kontatzen hasi dira.

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Gaua igaro degu
guk biok primeran,
bai ahalegindu ere
tokatzen dan eran!
Nik ahal dedana egin det
gaur nuen aukeran,
baina ez dakit ordea
ondo egin al dedan.

Legarreta:
Gaur arte izan arren
bikote apala,
gaur abitu berri da
gure eginahala;
ohe gainian zabiltz
dinbili-danbala,
nabaritzen zitzaizun
berria zinala.

Mendiluze:
Normala da jardunda
praktika hartzea,
bainan hasi orduko
hau malaletxea!
Zerbait egin nahi nuen
ta nere trantzea...
bai zaila dala gero
korseta kentzea!

Legarreta:
Ezer egin gabian
luze eta jator,
bainan lasaitu zaitez
hemen nago Aitor;
gorde-gordean banun
beste gizon bat hor
ta lehendikan harekin
entrenauta nator.

Mendiluze:
Beraz ez zera egon
orain arte lotan
eta ni hasia naiz
ikasi asmotan;
pasa naiz inoiz pasa
ez nintzan txokotan
eta hoinbestez nahiko
konformatu hortan.

Legarreta:
Biak aurkitzen gera
gu sasoi gazteko,
biak nahikuak gera
bazterrak nahasteko
eta ez gera jeiki
arpegi tristeko...
latzak pasa zenitun
kondoia jazteko!

Mendiluze:
Abilidade falta
zaigu nabarmendu:
lehenengo ezin jantzi,
gero ezin kendu;
hurbildu nahi genduen
ta seitun aldendu...
hobe ezkondu aurretik
ikasi bagendu!

Legarreta:
Biak gu zein baino zein,
ez al da normala?
Ohera sartu ginan
atzo berehala;
poz bat bakarra daukat:
gaua pasa ahala
Viagrarikan gabe
moldatu ginala.

Mendiluze:
Probatu degu zutik,
probatu etzanda,
ezer ez lortuta're
zerbaiten demanda;
zer egin degun ez dakit
egia esanda,
baina azken muxua
polita izan da.

Legarreta:
Ohearen gainean
moldatuak trebe,
ez da esperientzia
moldatuko hobe;
nekatuta gabiltza
dotore-dotore;
gaur deskantso egigun,
bihar berriz ere.