Bertsos - View details   To know more about this section

2001-01-21 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-01-21 Mungia Jaialdia
Conductor
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Meliton Manzanas kondekoratu egin dabe.

Description

Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-01-21 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bildurra ta amorrua
sortzen daben izena,
Euskal Herrian aspaldi
famatu izan zena.
Askoren poza joatea
ta gitxi batzun pena.
Orain domina hori da
herri honentzat dema.
Aznarrek hor egin deutso
gerora bere omena...
Haren heriotza izan zan
omenaldi onena! (bis)

Horri garrantzirik hemen
gaurkoz zetan ez eman?
Enaz hasiko eurekaz
alperrikako teman.
Euskaldunak ondo daki
jente modu hori zer dan.
Askok aurre egin eutsien
kartzeletako greban,
ta orain jarri gaitue
barriro ere prueban:
torturatzaileak jainko,
militanteak kartzelan. (bis)

Zeozelan irauten dau
Franco zaharraren dogmak.
Kalabozoetan ez dauz
gaur egunean bromak:
odolez zipriztinduta
makina baten hormak!
Lurreraino markurtuta
ondino be gizonak!
Zelan emongo deutseguz
horreri zorionak,
ondino asko badira
haren ikasle onak? (bis)