Bertsos - View details   To know more about this section

2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (33. 2001. Donostia)
Performance
2001-02-10 Donostia Jaialdia
Conductor
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Oihane
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Denek badakite etxeko nagusiak etxea bota eta terrenoa saldu nahi lukeela. Hori arazo latz bihurtu da. Baina latzagoa da Oihanek, etxeko alabak, duen problema. Mikel Urdangarinen abesti goxoak entzunez, Mikelek jarritako giro zoragarrian, Mikelek sortu duen liluragatik, elkar gurutzatu dituzten begirada batzuengatik, konturatu da ez zaiola bene-benetan AEK-ko irakaslea gustatzen. Bene-benetan gustatzen zaiola ertzaina. Komuneko bakardadean bere barne gogoeta egingo du.

Description

Melody
Igande arrats eztiño batez
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ai ama, hau da lasaitasuna,
kaka egiteko aukera!
Aitak bai egin behar digula
kaka burutik behera!
Komuneraino etorri naiz bai
larritasunak kentzera.
Erabilgarri litzateke orain
ezkontzarako papera.


Gure dutxako kortinak daude
hornituta bihotzekin.
Gustora asko sartuko nintzan
ertzain gihartsuarekin!
Jaboia bota eta labaindu,
morboa hain dut atsegin!
Oihane askoz hobeto duzu
ez pentsatu ta kaka egin!


Zalantzak dauzkat mutil kontuan
oraindik neska gaztea...
Azkenaldian kalterako da
konpainian egotea.
Bakar-bakarrik kumunean ta
dena libre esatea...
erosoa da taza gainean
dudan intimitatea.