Bertsos - View details   To know more about this section

2001-04-06 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-04-06 Astigarraga Jaialdia
Conductor
Eizagirre, Estitxu
Eizagirre, Ixiar
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Lazkano, bizitzan seguru sentitzeko edo lasai bizitzeko dena daukazu: familia, lagunak, osasuna, enpresa... ta halare zeren beldur zea?

Description

Melody
Buenos dias txanbergo jauna
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-04-06 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neskatxak lista paregabea
ez al digu irakurri?
Berak dionez ni ez naiz bizi
zorionetikan urri,
bainan bakoitza bakoitza da-ta
bakoitzak hainbeste neurri...
Hemen norberak jakin izan du
bere barreneko berri.

Badet gertuan lagun jatorrik,
badadukat zeinek maita,
sendian eta lagunartean
dadukat giro aparta,
bainan hala ere barruko kezkik
nei sekula ez zait falta,
eguzkiaren ondorenean
ekaitza etortzen da-ta.

Nahiz ta bizitzan urte mordo bat
oraindaino arte konta,
ez det esango bizi guzia
izan dedanik porrota,
bainan kezka bat aitortuko det,
hain kezkaturik nago-ta:
Euskadi libre ikusi ezkero
hilda're ez likit inporta.