Bertsos - View details   To know more about this section

2001-06-08 Hendaia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-06-08 Hendaia
Conductor
Renteria, Txato
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biak senar-emazte klasiko-klasiko hoietarik zaituztegu: Egaña emaztea eta Xabier senarra. Egaña emaztea gaur lanera joan da, eta usaian baino goizago heldu da etxera, eta atxeman du sofan jarrita bere senar maitea bakar lanean, galtzak eta slipak edo gantzontziloak belaunetaraino jautsita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-06-08 Hendaia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Ene senarra eman didazu
hamaika sorpresa mota
zeure buruaz gozatzeko're
badezu hainbat gogo-ta!
Faboretxo bat eskatzen dizut
ez baldin bada inporta:
garbitasuna nik eiten det ta
txiprixtinikan ez bota.

Silveira:
Ni nere gauzak egiten ari
ta harrapatu nau nabarmen,
bere orduan etorri balitz
ez litzake hola izanen.
Zaudela lasai ez zikintzeko
badaukat nahikoa kemen,
bestela zertako uste duzu
dauzkat zure bragak hemen?

Egaña:
Nere bragak hor ikusi eta
loratu zait irriparra,
azkenik hara begien bistan
falta zitzaidan aparra!
Gauza normaltzat jotzen dudala
daukat aitortu beharra,
zeu zeralako zeure burua
jasaten dezun bakarra.

Silveira:
Nik uste nuen zinela baina
ez zara hain ezaguna,
ironiko ta mespretxuzkoa
delako zure jarduna.
Nere burua aunitz maite dut,
egia da bai laguna.
Zurekin jolas egiten dut nik
ta nerekin maitasuna.

Egaña:
Senartzat nola hartu nuen nik
halako tonto pusketa?
Hobe nuen bai atean bertan
jarri banion krisketa!
Mila zorion nere senarra
une haundia da eta:
hogei urtean sexu ondoren
lehenengo elkarrizketa!

Silveira:
Beharrezko zen eta heldu da
lehenengo elkarrizketa,
txistea egin ta izututa
egin du atzera buelta.
Bertsolariak beti txorradak
eta beti berriketa...
Isildu zaitez ta gainean jarri
desiratzen zaude eta!

Egaña:
Zure gainean ez naiz jarriko,
gutxiago behartuta,
aspaldi hontan hartu izan det
holako hainbat txertu-ta!
Zu era hortan ikusi eta
ni neu jarri naiz txartuta.
Ohera noa bakarrik baina
kantzontziloak hartuta.

Silveira:
Harrapatuta umilatua,
badut nahiko enbarazu!
Ene andreak batetik irri
ta nik nahi ta nahi ez kasu.
Kantzontziloak hartuta orain
gure ohera zoaz zu;
kantzontziloak hartuta zoaz,
norenak diren errazu.