Bertsos - View details   To know more about this section

2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-07-24 Aia Jaialdia
Conductor
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kasu honetan etorkin bat zara. Zeure famelia osoa hartu eta hor zatoz itsasoan Espainiarantz patera umel ilun batean. Itsasoa zeharkatzen ari zaretela, zure semetxoak galdera hau egin dizu: "Aita, nora goaz?".

Description

Melody
Munduan libre bizi izatea
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Afrikatikan aldegiteko
bagendun hainbat gogo-ta,
orain uretan ari gera gu
haize gogorraren kontra.
Pasa ditugun egun gorriak
ia ez ditzaket konta!
Seme etzan zaite lota
branka arteko egur honta.
Nora goazen ez dakit eta
galdera hori ez bota...
Noranahi ere mundu hobera
txarragorik ez dago-ta! (bis)


Gure herrian lau gauza hartu
eta jarri ginen prestu,
gaur Gibraltarren aurkitzen gera
itsas ta haizeen esku.
Gibraltarkoa estrecho-a da
ta gu bai gaudela estu!
Ilusioak nork ostu
nahiz eta gorputza hoztu?
Gerta liteke iritsi eta
ilusioak narraztu...
Nora goazen ez dakit baina
nundik gatozen ez ahaztu! (bis)