Bertsos - View details   To know more about this section

2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa
Gai-emailea
Sarasua, Aitor
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal Herrian ohituta gaude zatiketak, bereizketak bizi izatera. Orain, berrikitan, Abertzaleen Batasunaren baitan ere horrelako hotsak entzuten dira, eta beste hainbat erakundetan. Zergatik uste duzu garela horrelakoak euskaldunok?

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bide bat hartu genuen
baina ez al gabiltz oker?
Iraganean eginak
horrenbeste amets eder!
Baina guztiak zatitzen gara,
berdin eskubi ta ezker,
denak guztia dakigulako
ta ez dakigulako ezer.

Etsaiek nahiz ta ez duten
albotik pakean uzten,
gu saiatu behar gara
lehen ginenari eusten;
garen hortatik abiatu ta
ez garen hori amesten.
Euskal Herri bat nahiko dugula
hasi gaitezen sinesten!

Sarri desberdinak dira
egiak eta usteak,
sarri mina ematen du
barrena malkoz husteak.
Joan den astean min eman zigun
AB erditik hausteak.
Poz ematen du elkartzen ahaztu
ez dugula ikusteak!