Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bide bat hartu genuen
baina ez al gabiltz oker?
Iraganean eginak
horrenbeste amets eder!
Baina guztiak zatitzen gara,
berdin eskubi ta ezker,
denak guztia dakigulako
ta ez dakigulako ezer.
Etsaiek nahiz ta ez duten
albotik pakean uzten,
gu saiatu behar gara
lehen ginenari eusten;
garen hortatik abiatu ta
ez garen hori amesten.
Euskal Herri bat nahiko dugula
hasi gaitezen sinesten!
Sarri desberdinak dira
egiak eta usteak,
sarri mina ematen du
barrena malkoz husteak.
Joan den astean min eman zigun
AB erditik hausteak.
Poz ematen du elkartzen ahaztu
ez dugula ikusteak!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra