Bertsos - View details   To know more about this section

2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (8. 2001. Donostia, Añorga)
Performance
2001-04-08 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Aldanondo, Aitor
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Unai, ez zara kristaua; eta hala, datorren Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan lanera joango zarela esateko asmoa duzu Iñaki nagusiari.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Aste Santutan dator
hamaika albiste,
baina hainbat prozesiok
ipintzen nau triste.
Hola gerauko danik
ez zazula uste!
Nahiz langilea naizen
ni jai eta aste,
udaran egun gehigo
hartu nahi nituzke. (bis)

Zelaia:
Dirudienez zaude
jai egin penetan,
ta udara daukagu
laister hemen bertan.
Zurea xelebrea
ez al da benetan?
Lan egin nahi dezula
Aste Santuetan,
gero golperik ez jo
egun normaletan! (bis)

U. Agirre:
Bainan egin dezagun
nagusi, tratua,
eta ez zaitez izan
hain gizon kaikua.
Orain lan egin nahi det
alajangoikua!
Bestela gutxi eta
dago etsitua.
Urtean behin eitea
ez al da nahikua? (bis)

Zelaia:
Nere ustez badezu
buruan haizea,
egun bat lan egin ta
a ze balantzea!
Ta Aste Santuan nahi
hona azaltzea,
prozesio hoiekin
ba omen da trantzea,
ez da beharrezkoa
elizan sartzea. (bis)

U. Agirre:
Bainan telebistatik
entzun nun noizbaiten,
nundik botako duten
zaila da jakiten.
Neri ate guztiak
nahi dizkidazu eten,
lan ein nahi detela ta
ez jarri irakiten,
zuk urtean behin ere
ez dezu egiten. (bis)

Zelaia:
Oporretarako zuk
ez dezu egin plana
ta lanerako dezu
zuk kriston afana.
Alperra naizela ta
gaur zatoz nigana,
zuk ondo badakizu
egiten dedana,
zu lanean jartzea
baita nere lana. (bis)