Bertsos - View details   To know more about this section

2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ama-semiak zarai. Zuk, Maia amak, Saharako haur bat apadrinaiteko asmua duzu, hilero diru kantitate bat haurrari bialduz. Gaur, Irazuri, hamar urteko zure semiari, zure asmuen berri emon zatzu, asteroko pagatik erdixa bat kenduz.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Zuk badakizu haur batzuk nola
dauden oso apartean,
zapaldu eta bazterturikan
basamortuko partean.
Horregaitikan erabaki det
diru hori ematean,
eguneroko jana beretzat
zure kapritxo trukean.
Irazu:
Zerorri ere ez ote zaude
kapritxotik mantenduta?
Pelukerira maiz joaten zera,
ama, ezin leike uka.
Ulertu nahi bai baina ezin det
atera dezun konduta:
ez daukanari eman nahi dio
gutxi dunari kenduta.
Maia:
Pena galanta eman didazu
modu horretan hastean,
harentzat ere ez baita ezer
zuri asko erostean.
Entendituko ahal dezu zerbait
dena kontatu ostean!
Han erregerik ez da iristen
ez seian ta ez bostean.
Irazu:
Erregerikan ez da iristen,
umetxoaren kaltea,
ta ezinezko gerta liteke
gure Olentzero joatea.
Hango haurrari gosea kendu,
nik badet borondatea;
nere pagatik ematekotan
nahio det nik ematea.
Maia:
Zeuk emateko asko ez dezu
eta ulertu ezazu.
Haiek laguntza eskatzen dabiltz
aspaldi xamar jo ta su!
Alde onikan ere badauka:
horretako prest zaude zu.
Gaurtik aurrera basamortuan
beste anai bat daukazu.
Irazu:
Beste anai bat eta beste bat
duna artian gordia,
basamortuko bizimodua
agerikoa ordia.
Gure artekoa konpon liteke,
hauxe da tratu garbia:
zuk neri paga doble eman ta
emango diot erdia.