Bertsos - View details   To know more about this section

2002-05-10 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-05-10 Itziar Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Uztapidek hamalau urte zituela gurasoek Arabara bidali omen zuten castellanoa ikas zezan. Lizaso aita izango da, eta Irazu semea. Aitak semeari zer ikasi behar duen proposatuko dio, eta ea semeak onartzen duen.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-05-10 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Gaur egunean euskara hutsez
seme ez zitekek jardun
eta erderaz ikasi ezak
guk zerbait jakin dezagun.

Irazu:
Aita ez dakit zuzen zabiltzan
gauzak hola esateko
erderarikan jakin behar al da
bertsolari izateko?

S. Lizaso:
Hara semea jarri hai orain
jaialdi batzui begira:
nola arraio kantatu behar duk
gaiak erderaz badira?

Irazu:
Gaiak erderaz baldin badira
exeri eta akabo!
Baina oraindik zorionean
bertsoa bizirik dago.

S. Lizaso:
Hara semea izan behar dek
komeni hainbeste zentzun:
erderaz entzun eta ulertu
eta euskeraz erantzun.

Irazu:
Aizazu aita erderarekin
horrenbeste berriketa!
Erdera ez da hain zaila izango
zuri ulertzen dizut eta!

S. Lizaso:
Zer arraiotan ote dadukak
horren buru nahasia?
Hik dakikana euskera hutsa duk
aitagandik ikasia.

Irazu:
Bueno nik hitza hartuko dizut
zeozer ona ikasteko.
Diru pixka bat eman zaidazu
Ameriketa joateko.

S. Lizaso:
Hara semea zelebrea dek
hire buruko nahaspila:
hik diruakin joan nahi huke
lehen joate'hituan diru bila.

Irazu:
Denak batera egitea da
neretzat oso nekeza...
Igual handikan ekar nitzazke
dirua eta inglesa.

S. Lizaso:
Zer arraiotan jarri aitari
hik horrelako trantzea?
Lan zailak hartu baina hobe duk
hemen bertan gelditzea.

Irazu:
Bertan gelditu behar badet nik
Endoia aldean zer pena!
Fededun asko dagoelako
apaiz sartzea onena.

S. Lizaso:
Hire buruan ibiliko dek
ez zekiat zenbat haize
heuk nahi dekan hura egin ezak
orain arte bezelaxe!