Bertsos - View details   To know more about this section

2002-05-04 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Plazatik Gaztetxera (1. 2002)
Performance
2002-05-04 Mutriku Sariketa
Gai-emailea
Azkue, Aitziber
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Izagirre, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iñaki, urte askotan zehar lanean jardun duzun bakarlari euskalduna zara eta orain artean ez duzu famarik lortu. Iñigo, Rosa, Operación Triunfoko irabazlea zara eta 2 hilabetetan Euskal Herriko jende guztia zureganatu duzu.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-05-04 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gurrutxaga:
Bakarlariarena
destinu petrala
barruraino sartu zait
negarra makala
Rosa, a ze larrosa
ez degu apala!
Baina jakin behar du
behar den bezala
loretu dan bezala
zimelduko dala. (bis)

Izagirre:
Kantatzeko badezu
nahiko borondate
euskaldun izatea
zeuretzako kalte
ta horrela famarik
ez daukazu bate.
Zimelduko naizela
halaxe diote
telebistako ihintzak
berpiztu nazake. (bis)

Gurrutxaga:
Telebistako ihintzaz
kanpo eta barren
berpiztuko zaitula
diozu pozarren
baina gauza ugari
gerta leike hemen
eta lehenbizikoa
gutxi uste arren
euri jasa galanta
Eurobisionen! (bis)

Izagirre:
Errespetua izan
Eurobisioari
ta akademian egin
diegun lanari.
Nahiz ta ibiltzen zaren
ari eta ari
zu gaizki zoazela
ez al da nabari?
Poza nik eman diot
Euskal Herriari. (bis)

Gurrutxaga:
Gaur egun musika da
herrian zimendu.
Hala ere badegu
guk atarramendu;
gauza batek ezin du
nerekin mantendu:
Rosa omen genuen
herrian ukendu
poza eman diozu
nortasuna kendu. (bis)

Izagirre:
Rosa izenarekin
larrosaren usai
jendea egoten da
ni entzuteko zai
eta zu inbiriaz
ez zaude hain lasai.
Guk maila ona degu
aitortu nolanahi
zuk casting-a egin zendun
ta ez dezu esan nahi. (bis)