Bertsos - View details   To know more about this section

2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Martiarena, Exteban
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Joxe, etxeko aitona zaitugu. Gaur biloba jaioberriarekin utzi zaituzte bakarrik. Biloba negar ta negar ari da. Aitonak ez daki zer egin isil dadin, eta kantuan hasi zaio.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Bilobarekin gelditu naiz gaur
beste guztiak juanik;
ez nuen uste estuasun hau
pasa beharko nuenik.
Aitonarikan bai ote dago
hau ixilduko duanik?
Gaixua gosez egongo da-ta
bularrik ezin eman nik!

Irazu:
Nere ingurun somatzen nuen
zerbait haundi ta zarpaila;
formak ez ditut ondo bereizten
baina nahiko borobila.
Esne kontuak entzun dizkiot
gizona ez dago ixila.
Arrazoi dezu zuaz hemendik
nere amatxoren bila.

J. Agirre:
Baina bakarrik zu utzi eta
aitonak nola aldegin?
Hobeko det nik lehengo moduan
bertan saiatu ahalegin.
Kontu politak esango'izkizut
ta sehaskari eragin
ta aitona penaz lehertuko ez bada
negarrik ez zazu egin.

Irazu:
Ez det ulertu baino barrena
gelditu zait hunkituta;
halako pena haize soinua
nere ondoan sentituta.
Norbait dago ta ni lo harrazi nahi
bale, ondo adituta.
Hala ere lo hartu nahi nuke
ipurdia garbituta.

J. Agirre:
Nik ipurdia garbitutzeko
zuri badaukat grazia;
sinistu zazu aspalditikan
nitzala ondo ikasia.
Onez onean hartuta ere
eiten dezu karraxia
ta beste inor'e ez da izango
negar ein gabe hazia.

Irazu:
Ama falta ta negarrez hasi
hori ote da mirari?
Sehaska triste honen barruan
ez bero ta ez janari?
Zu errukitu zera nerekin
ez zera ez gaizki ari;
begiak itxi egiten zaizkit
baina segitu kantari.

J. Agirre:
Lehenago ere probatu ditut
hamaika lantegi klase!
Lehen esan dizut bularra emanda
ezin zaitudala ase
baina haurtxoa erremeioa
egingo dizut belaxe:
botilatikan emango dizut
zure amak bezelaxe.

Irazu:
Igualtsu dio botila utzi
ez zazula jarri suan
aman bularra nahiago baitet
hain modu patxarosuan.
Itxi begiak ta lo hartu det
hor nabil paradisuan
modu honetan izango ahal naiz
betikotasun osuan!