Bertsos - View details   To know more about this section

2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia
Gai-emailea
Otamendi, Eneritz
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek ama-semeak zarete: Unai ama eta Jokin semea. Orain dela gutxi erosi duzue microondas bat etxerako, eta zuri, Jokin, hasieratik ez zitzaizun gustatu, eta zure osasuna babesteko, ez erabiltzea erabaki zenuen. Baina orain, zerbait berotu nahi duzunean, kazuela asko zikintzen dituzu, eta gero amak garbitu behar ditu. Ama kejatu egiten da.

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Gure semeak beti egiten du
ta edonola berea
hasieratik gustoko ez antza
microhondasan idea
baina hain txukuna ta hain formala
ere ez da ez gurea:
zure osasuna babestu nahian (bis)
galdu behar dut neurea.

Sorozabal:
Gaur egun hainbat tresna moderno
jartzen dituzte aukeran
baina ni ez naiz asko fidatzen
txispa hoien gorabeheran.
Ama ta biok gure etxean
moldatzen gera primeran
platera mahaian garbitzen det (bis)
zuk ontziak fregaderan.

Iturriaga:
Gure etxean bizitzen dira
horrelako mila une?
Badira hemen hainbeste tresna
ta guztiak nahiko xume.
Zure adinean eta horrela
gehiegi dugu ai ene!
Zure aita ere zure aldean (bis)
iraultzailea da seme!

Sorozabal:
Iraultzailea omen da aita
hau entzun behar gaurkuan!
Ahal dedan arte aprobetxatuz
aurrera nahi nuke juan.
Horregatikan ontzi guztiak
uzten dizkizut txokuan
iraultzailea bihurtuko naiz (bis)
nere ama hildakuan.

Iturriaga:
Atzerakoia bihurtu zara
seme atzerakoietan
baina egon lasai ni joan ta gero
etorriko dira bueltan.
A ze bildurra ta fede eza
microhondasan uhinetan
ta kafesnea hartu artean (bis)
segapototik hizketan!

Sorozabal:
Segapotoa ere badaukat
hori da hori lilura!
Botoi txiki bi zapaldu eta
konektatzen naiz mundura
zuk ez zenuen ibiltzerikan
gaur ni nabilen modura?
neretzat dira zita guztiak (bis)
eta zuretzat faktura.