Bertsos - View details To know more about this section
2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arrainak tripaz gora ikusten
ditut eta ni hemen hegaz.
Akabo, neu be salda horretan
jan bila murgiltzen banaz!
Itsasoaren urdin ederra
dago soineko baltzagaz
izugarrizko mamu zahar baten
itxurak hartzen deutsadaz
Fraga Iribarnen gorputzaz eta
Aznarren aurpegiagaz. (bis)
Itsasoa ta itsasadarrak
hortxe teman parez pare
ta heriotza ganera dator
hemen suabe-suabe.
Hegazti erdiok hor hilko gara
erremediorik bage;
besteok hegaz joanda egingo
gara lur barrian jabe
baina gailego gizarajoek
nora alde egingo dabe? (bis)
Submarino bat hor dabil dzanga
bai gora eta bai behera
eta apenas itxaropenik
dakarren ur azalera.
Pentsetan nago alde egitea
Euskadiko kostaldera
baina hara be iritsi ei da
hemengo marea bera.
Azkenerako joan beharko dot
Txurdinagako parkera. (bis)