Bertsos - View details   To know more about this section

2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-12-13 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Angoitia, Sebas
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Domekako bertsolari finalaren osteko dopinaren aukarko kontrolean positibo eman ei zendun.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur Kirikiñon hasi behar dot
egi osoa kontetan:
pastilla batzuk hartu nebazen
arratsaldeko lauretan
gero bertsotan burua neukan
bero, sutan eta ketan
ta azkenean txapel haundia
neure buruaren bueltan.
Dana izan zan positiboa
niretzat lehengo domekan. (bis)

Aitortu behar dot: oso gogorra
izan zan biharamona
berez mugatu samarra da-ta
bertsolari zein pertsona.
Lehengo domekan hartu nebazen
nik hiru-lau droga tona:
kokaina apur bat, estasi pixkat
epoa ta nandrolona.
Horrek hobea egin ninduen
berez izan arren ona. (bis)

Ederra hartu behar dot orain
jentaurrean propaganda!
Ez dot egingo kontranalisi
ta holakoen demanda.
Beraz txapela entregatzeko
ere heldu jata txanda
Frediri emon beharko jako
justu-justuak izanda
niri estasia ta nandrolona
Unaik pasau eustazan-da. (bis)