Bertsos - View details   To know more about this section

2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-12-21 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Oraindik zergatik jarraitu behar du borrokan euskaldunak?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herria herri zaharra
hori dugu aipatzeko
mendetan zehar beti izan da
jende arrotzan menpeko
ta herriak du amets haundi bat
noizbait libre izateko.
Galdetzen dezu arrazoirikan
ba al den borrokatzeko
ez jarraitzeko baino gehiago
ez al daude jarraitzeko? (bis)

Beti borrokan ibili gara
egunez ta urtez urte
ta etsitzeko kanpotik nahiko
motibo ematen dute
pasibismoan erori gara
beldur aitzakien truke.
Nere aldetik jarraitu behar
dela kantatuko nuke
ez jarraitzea erori denei
burla egitea litzake. (bis)

Beti menpean ibili gara
uda, udazken ta negu
udaberria ezin daiteke
bihurtu gure eredu.
Merezi ote dun sarri askotan
pentsatzen jartzen gera gu
ta garbi-garbi erantzungo det:
bai, benetan merezi du
beste inork ezin baitu sinestu
geuk sinesten ez badegu. (bis)