Bertsos - View details   To know more about this section

2003-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-07-30 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Esnaola, Josu
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Moncada

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kuban iraultza hasi zutela
urteurrenean bertan
Kubaren aurka mintzatzen dira
herrialde gehienetan.
Irla zaharra aurrera doa
bere pauso astunetan
kontuak kontu Moncada hartan
bildu ziran ordu haietan
esperantza bat piztu zen berriz
gure mundu txar honetan. (bis)

Urteak pasa dira aurrera
ta ez dira pasa gutxi
ordutik Kuba gogor bizi da
baina nahikoa itsusi
kapitalisten mundu honetan
yankiak dira nagusi.
Kubak aurrera egin ez badu
ez da duelako etsi
baizikan eta beste gehienek
ez dietelako utzi. (bis)

Hori Castrori jarri diote
diktadorearen fama
ez det esango ondo ta zuzen
egin duenikan dana
hainbeste traba ta kolpe artean
izan baitu nahiko lana.
Zein errexa den ondo bizitzen
diren guztien esana
egunen baten lozorrotikan
esnatuko da kaimana. (bis)