Bertsos - View details   To know more about this section

2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-04-04 Lazkao Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iñaki zuhurra da, eta sentimentuei eutsiz hotz jokatu behar dela deritzo. Jokinek, berriz, zirt edo zart egin behar dela deritzo.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sorozabal:
Bazter guztiak beteta daude
hemen pakearen eske
hala ta guztiz gure oihuak
erraz ixildu litezke
ta zuhurtzian garaia denik
nik behintzat gaur ez uste
edo oraintxe altxatzen gera
edo zapaltzen gaituzte.

I. Murua:
Gaztea zera ta ez zaitez jarri
horren odol berotuta
adinekook arrazoietik
gehio izaten degu-ta
hemen patxaran ekin behar degu
alkarri eskutik helduta
konponbiderik ez da izango
pazientzia galduta.

J. Sorozabal:
Aspaldi asko ez degu edan
hain iturri lehorretik
nik laguntzarik ez det ikusten
hemen bide bazterretik
traba egiten jartzen denari
helduko'iot zintzurretik
nere gainetik pasako dira
baina ez nere aurretik.

I. Murua:
Nahiz egoera gerta liteken
jasangaitz eta astuna
nahiz zatiketa euskaldunontzat
sekula ez dan kuttuna
patxadan eta ongi pentsatuz
egin dezagun jarduna
armaren bidez ez da konpontzen
hitzak konpontzen ez duna.

J. Sorozabal:
Zuk esan dezu nik daukadala
oso pazientzi gutxi
beti atzean egonda berriz
inora ezin iritsi
aizu laguna nere ideiarik
zuk ez zazu gutxietsi
nik armarikan ez det eskatu
baina hortzak erakutsi.

I. Murua:
Hortzak azaldu ta erakutsi
eta ez eman bi tiro
hitz ein dezagun patxaran lagun
eskatzen dizut berriro
presaka hasiz hemen ez dago
etorkizunean giro
gauzak txikitu azkar eite'ira*
baina konpondu astiro.

J. Sorozabal:
Konpondu ezinik isuria da
lehen ere hamaika malko
gaur arte egin ezin deguna
zaila izango da biharko
baina mugitu beharrak gaude
gure etorkizunerako
edo gainetik pasako dira
gu espabilatzerako.

I. Murua:
Gure gainetik pasa litezke
ez dedin gainditu marra
horretarako susper dezagun
barruan degun sugarra
zure gogoa, nere adina
dago elkartu beharra
etorkizunak izandu dezan
batasunaren indarra.