Bertsos - View details   To know more about this section

2003-07-26 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-07-26 Berango Jaialdia
Gai-emailea
Ayo, Nahikari
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikote bat zarete; Fredi mutila eta Iratxe neska. Autoa hartu eta autoen zinema batera joatea erabaki duzue, non autoak iladan jarri eta film bat jartzen duten. Ohartu zarete inguruko auto guztietan bikoteak besarkatuta daudela, musuak ematen ari direla, baina zuek biok geldi-geldi zaudete, eta Frediri zerbait egiteko gogoa sartu zaio.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-07-26 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia:
Kotxe zinemaraino etorri
sarreratxotxu biren truk
hementxe gaude biak geldirik
lehen ez baitugu egin zurrut.
Estra bezela sentitzen naiz ni
Iratxe esan nahi dizut
bada gure pelikula hontan
protagonista izan nahi dut.

I. Ibarra:
Alboko danak eskua sartzen
honek emoten dau burla
ai, ni zineman era honetan
ez naz egona sekula
orain bakarrik ikusi nahi dot
protagonista mardula
gero etxean egingo dogu
Fredi bion pelikula.

F. Paia:
Hemen geldi egon behar dugu
hara zelako nahastea!
Iratxe komenigarri zaizu
gauza batzuk ikastea:
aspergarria da kotxe baten
geldik orduak pastea
sekula ez zait gustatu Iratxe
gauzak geroko uztea.

I. Ibarra:
Gero hobeto egingo doguz
eta trankil egon zaitez
konzentrazino handia behar dot
eta isildu mesedez!
Tom Cruise ta Brad Pitt hortxe daukaguz
mutiko guapoak berez
eskua hartzen itxiko deutsut
baina hortik aurrera ez.

F. Paia:
Gure plan hau ez dut nik gustoko
hasi behar dut esaten
dagoeneko hamaika aldiz
egin didazu hau aurten
eta nekatuta nago neska
tontoegia izaten.
Agur, banoa ondoko kotxera
ia hor onartzen nauten!

I. Ibarra:
Horrek bialdu eingo zaitue
emonda bi muturreko
aurrekoari begiratzea
izango dogu hobeto.
Ligoiak dira, biak playboy-ak
Bassinger be hor da tarteko
orain ikasi egin behar dozu
gero praktikan jarteko.