Bertsos - View details   To know more about this section

2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Andoni Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (9. 2003. Donostia, Añorga)
Performance
2003-03-16 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Otamendi, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Andoni, aktorea zara. Zure telesailean bikote eder batez maitemindurik zaude, baina zure bikotekide egizkoa, Mantxi, jeloskor dago, telesaileko bikotekideari esan eta egiten dizkiozun gauzengatik.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Andoni Otamendi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Nahiz motiborik izan
zu maite izateko
gauzatxo bat badaukat
orain esateko:
aspaldian zabiltza
kabrito konpleto
hura tratatzen dezu
ni baino hobeto. (bis)

An. Otamendi:
Aktore gisa badet
horrenbeste dohai
luza ez egitea
hori ez nuke nahi
aktoresa hori da
egiatan etsai
zu gehio maite zaitut
egon zaite lasai! (bis)

Mantxi:
Bainan ez du ematen
horra hor gakuak!
Tarteka afai bat nahi det
ta gero jokuak
tarteka lore batzuk
usai onekuak
ez azkenak bezela
kanposantukuak! (bis)

An. Otamendi:
Horrenbeste komeri
gaur badauzkazu zuk
baina harreman ona
ez al daukagu guk?
Kanposantuko batzuk
ekarri dizkizut
hil ta gero're berdin
maiteko baitzaitut. (bis)

Mantxi:
Erantzuna ona zan
ez meriturik ken
inprobisatzen dula
errexa jakiten
baina erabakia
hartu astakirten
ni nazkatua nago
antzerkia egiten! (bis)

An. Otamendi:
Begiak diz-diz dauzkat
nik zu ikustian
konforme behar zenduke
aizu hainbestian!
Aktoreakin nahiz ta
ni era eztian
muturka ibiltzen gera
maindire azpian (bis)