Bertsos - View details   To know more about this section

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-09-05 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Uda hasieran, Maialen Sustrai bizi den herrira etorri zen uda bertan pasatzeko asmoz. Zuen artean maitasun istorio bat ere sortu zen, baina uda bukatu da, eta Maialen badoa. Nolakoa da zuen despedida?

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Aspertuko nintzela
nik lehendabiziko
pentsatu nuen baina
portatu naiz tinko.
Elkarrekin egonak
gu uda guziko
malkoak begietan
banoa mutiko...
Akaso hurren arte
akaso betiko. (bis)

S. Colina:
Ez dakit nola joka
ez dakit zer egin
malkotan dut bihotza
bi masailak berdin.
Maitatzeko eginak
hainbeste ahalegin...
Nahiz ta azken unean
betiko aldegin
zure zain egongo naiz
maitasunarekin. (bis)

M. Lujanbio:
Ukituko zintula
nik ere banekin
ni're minduta nago
biok gaude berdin.
Orain etorkizunai
behar bazaio ekin
nere zain egon ordez
maitasunarekin
ausartu zaitez eta
etorri nerekin! (bis)

S. Colina:
Bere sustrairik gabe
utziz gero Sustrai
ez litzake biziko
trankil eta lasai.
Beraz utziko zaitut
aldegiten porai
ta maitasunarekin
eukiko nauzu zai...
Zu asko maite zaitut
herria ere bai. (bis)

M. Lujanbio:
Zuek aipatzen dezute
maiz herri kontua
hainbat maite dezuen
hain herri santua!
Ni banoa, alperrik
bion lamentua.
Orain da despedida
latza momentua
baina distantziak badu
bere enkantua. (bis)

S. Colina:
Aurten probatu duzu
Alkizako kasta
eta ikusi duzu
zer den arrakasta.
Utzi duzun honetan
muxuen sehaska
barruan sentitzen dut
lotsa eta nazka
beti beranduegi
maitemintzen naiz-ta! (bis)