Bertsos - View details   To know more about this section

2004-04-03 Bergara [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-04-03 Bergara
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Mendizabal, Mikel
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Bertsolaritzan urte asko daramatzazue eta bide horretan une gozoak eta gaziak igaroko zenituzten. Konta itzazue mementorik gozoenak.

Description

Melody
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-04-03 Bergara [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Mendizabal:
Bertso munduan jasoa degu
gu hiruk eskarmentua:
badakiu zer dan gaia jartzea
badakiu zer den puntua
ta momenturik gozona zein den
hauxe da nere kantua:
zuen txaloak jasotako ta
kobratzen dan momentua.

A.M. Peñagarikano:
Uztailaren hamabosta zen
ez zen momentu iluna
hoita sei urte izango dira
oroimenak ze lurruna...
Irazustaren omenaldia
Agirre nuen laguna
lehenengo aldiz Basarrirekin
kantatu nuen eguna.

J.L. Gorrotxategi:
Bertsolaritzan bide luzean
bere bidegurutzean
burutapenak sortutzen dira
aurrean eta atzean;
ai zer nolako poza hartzen dan
nunbait deia hartzean
herri hartako bertsozaleak
gurekin gogoratzean!

M. Mendizabal:
Polita degu bertso on batek
sortu ohi duen dizdira
polita degu saio ondoren
sortu ohi dan ikusmira
kale erdian "Kaixo" eginik
hainbeste jende begira...
lagun jatorrak gutxi izan arren
ezagunak asko dira.

A.M. Peñagarikano:
Hamabi edo hamahiru urte
neuzkan nere iritzian
Manuel zaharra bertso kantatzen
ni sortu nintzan etxian;
haren bertsoak batzun burutan
eta nere bihotzian...
nik egun hura ez det ahaztuko
nere bizitza guzian.

J.L. Gorrotxategi:
Beste une bat kokatu nahi det
bertsoan ondorenean
urteetako bide luzean
hartu eta emanean
esaten zail dan alaitasun bat
sentitzen da barrenean
gaur bezelaxe frontoi haundia
tope betetzen danean.

M. Mendizabal:
Gogoan daukat gazte nintzela
idoloak baneuzkala
haien saioa nun izaten zen
joaten nintzen berehala
eta geroztik ibili gera
haik jardun ziren bezala;
politena da beste batzuen
idolo izan gerala.

A.M. Peñagarikano:
Ikastola bat Donostin bada
bera Axular deritzana
oain zazpi urte gogoan daukat
bertsotan izan nintzana;
Andoni nuen bertso-laguna
ta egin genuen dana...
nik egun hartan ezautu nuen
gaur nere emazte dana.

J.L. Gorrotxategi:
Larrosa bila juaten danak
arantzak aurkitzen ditu
neri're inoiz gertatu zait ta
ez zaiteztela harritu;
bertsolaritzan alde tristea
inork nahi badu aditu:
txapelaren ametsetan joan ta
gero azkena gelditu.

M. Mendizabal:
Bertsoei esker gerta daitezke
hemen aldaketa pranko:
Peña pozik da bere emaztea
behin topatu zualako;
beste askontzat zenbat arazo
famosoak geralako...
bizimodua alda dezake
oneko ta txarrerako.

A.M. Peñagarikano:
Baina bertsotan une mikatzak
ere izan dira pranko:
abendua zen eta finala
ta ez nintzan jardun bapo;
etxera joanda isuri nuen
makina bat negar malko...
ordun esan nun ni txapelketan
berriz ez naiz aterako.

J.L. Gorrotxategi:
Peñak albotik esan duenak
nere bihotzai erasan
esaldi hori gorde nahi nuke
oroitzapenen arasan;
bertsotara joan andrea topa
ez al du horrela esan?
Bertsolaria izan ez balitz
mutilzahar geldituko zan.