Bertsos - View details   To know more about this section

2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lapurdiko kostaldera droga paketeak ari dira iristen. Zuek horietako bat aurkitu duzue. Biok sosik gabe zaudete. Aitorrek sekulako aukera dela uste du bere egoera hobetzeko. Sustraik, ordea, arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste du.

Description

Melody
Lagundurikan danoi I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Pakete txikitxo bat
dugu buruz buru
barruan zer dagoen
ez nago seguru.
Nahiz ta aberastea
den zure helburu
hortik heldu litezke
hamaika apuru...
pobre eta kartzelan
bukatuko dugu.

A. Mendiluze:
Zergatikan bukatu
kartzela batetan
gu kontuz bagabiltza
mugimenduetan?
Norbaitek utzi eta
dago hondarretan
ta ez al zaude seguru
zer dagoen bertan?
Gure ametsak daude
pakete horretan.

S. Colina:
Zure ametsa al da
haundi ta itzela?
Jakin nerea hortan
kabitzen ez dela.
Ikusiz pakete bat
hona datorrela
bikaina izan balitz
ziur nago bela
itsasoak beretzat
gordeko zuela.

A. Mendiluze:
Hain hitz poetikoak
ez hasi esaten
zentzua ez baitute
hain garbi izaten;
kostatzen omen zaizu
hori eramaten
kontzientziak ez dizu
baimenik ematen
kontzientzia ona da
baina ez da jaten.

S. Colina:
Ikusi dudanetik
ezin naiz lasaitu
ez dakit nola hasi
ta nola jarraitu
Aitor, ez bainuke nahi
kartzelan amaitu
kartzelak berekiko
gauz txar asko baitu...
Kontzientzia ez da jaten
baina jaten zaitu.

A. Mendiluze:
Olatuek nahi zuten
hona iristea
nik nahi nuke ametsen
bidea piztea;
bai badakit hau dela
joera tristea
baina kosta egiten zait
hitz hau sinistea
hain zaila al da behingoz
begiak ixtea?

S. Colina:
Nahiz ta bi adiskide
geraden juntatu
zure ideia ezin
ontzat apuntatu;
nik Aitor ez nuke nahi
posturak trukatu
zuri pasako zaizu
ezin da ukatu:
hautsetan hasi eta
hautsetan bukatu.

A. Mendiluze:
Sustrai ikusi ondoren
zeinen ezkor zauden
neuk itxi beharko ditut
zeuk itxi baino lehen
baina jakin: aukera
bat galtzen da hemen
eta denbora joanda
jakitean zer den
ia ez degun esaten
"Mekauen, mekauen!".