Bertsos - View details   To know more about this section

2004-02-07 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-02-07 Bergara Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirreazaldegi, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Eizagirre, Estitxu
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-02-07 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Kamareroei eskerrak eman
ta hona gai bat hobia:
Estitxuk ta nik gaur hartu degu
Bergararako bidia
ta bergararrei gure esker ona
eta zorion gloria
pareja de hecho bezela hau da
gure lehenengo aldia.

E. Eizagirre:
Arrazoi dezu pareja de hecho
hau baitegu estrenatzen
baino hainbeste jenden aurrian
barkatu, ni ez naiz sartzen...
behin hasiko ta hor bi kamara
aurrian zaizkizu jartzen
ze ari zera gure esklusiba
medio guztiei saltzen?*

M. Lujanbio:
Lehendabiziko aldia degu
hori normala ote'a?
Hainbeste jenden aurrean noski
nerbiosismoz betea.
Ez det aipatzen esklusibarik
aizu, Estitxu, maitea
ez bainuke nahi lehenbizikoa
azkenekoa izatea.

E. Eizagirre:
Zu lehenbiziko aldiarekin
al zera ba asetuko?
Lasaitu zaitez nigatik behintzat
gaur ez degu bukatuko;
lehen aldiak baditu hainbeste
mito ta hainbeste truko...
ez da onena izango baina
ez zait sekula ahaztuko.

M. Lujanbio:
Aspaldidanik geunden egun hau
iritsiko zan desiran
eta lehenengo aldi hau hara
jendearen ikusmiran;
gu lasai gaude bertsotan baina
ikusleak jira-biran...
nik ez dakit ba gu baino gehio
lotsatzen ez ote diran.

E. Eizagirre:
Begiradari atera nahian
hauek hainbeste etekin...
ez ba lotsatu gugatik behintzat
lasai segitu behinepin;
gure arteko jardunak behar du
hemen jo eta su ekin
prekauzio denak hartuta daude
txapela jantzi dunakin.

M. Lujanbio:
Lehenago ziran tripa haundiak
orain dira esku finak
lehenago ziran puru gizenak
orain uran ahaleginak...
ederki daude kanbiatuta
bertsoaren imajinak!
Doinuak dira lehengo berberak
baina hitzak desberdinak.

E. Eizagirre:
Hitzak ditugu desberdin eta
badituzte hainbat mezu...
aldaketa hain diferente den
dudan jarria naiz, aizu;
puroarena aipatu dezu
a badira mila kasu...
ez zera eskatzen atrebitzen ta
Maialen eskatu zazu.

M. Lujanbio:
Eskatu behar baldin badegu
nik ez daukat gogo faltik:
ia ekarri bada puro bat
nahiz ez dakidan zergatik;
neri ematen didazu baino
zuk zeuk erretzeagatik
edozer gauza eingo zenuke
kontra egiteagatik.

E. Eizagirre:
Eskatu nahi zun purua eta
sartua zaio dardarra
nik eskuetan hartu orduko
hortzetan dut irriparra;
metxeroren bat ondoan bada
daukat eskatu beharra...
arrazoi dezu sua piztea
da nik nahi dudan bakarra.

M. Lujanbio:
Tira atzera, tira atzera
orain behera, orain gora
holako puro puska piztutzen
nahiko zaila izango da;
pasatu gera eboluzio
ia-ia aldrebeskora
hortik porrora pasatu ginan
ta orain porrotik purora.

E. Eizagirre:
Zure ustetan keinu hau al da
eboluzioan frakaso?
Ba nere ustez puro txiki bat
bertsotan ez da arazo
eta gainera hau ikustera
gu ohituta gaude oso;
ez al dezute inoiz ikusi
Sara Montiel ta Lizaso?

M. Lujanbio:
Puro zahar horrek sortzen duena
nahiko ke ta nahiko laino...
zu bezelako erretzailerik
ez det ikusi gaurdaino!
Nahiz Sara Montiel ta Sebastian
nik ez konparatu joño
helburu berrik sortu nahio det
hoiek imitatu baino.