Bertsos - View details   To know more about this section

2004-10-08 Donibane Lohizune Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-10-08 Donibane Lohizune Jaialdia
Gai-emailea
Etxeleku, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hi, Sustrai, Segiko militantea haiz, eta hi Amets Demoetakoa. Duela zenbait urte mugimendu berean aritu zineten. Egun, Xirika aldizkarian idazten duzue elkarri erantzunez.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian B
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Xirika Aldizkaria

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-10-08 Donibane Lohizune Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Uste ginuen guk elkarturik
ez ginuela indarrik
aspaldi samar bereizi ginen
batzuk diote "Beharrik"!
Zu denen aurka zabiltz hizketan
beti erretxindu samarrik
zazpi probintzi egin al litezke
bi lagunekin bakarrik?

S. Colina:
Probintziatik probintziara
gabiltz etsaien erara
baina pentsatzen jarri ezkero
hartu gentzake patxada;
alper-alperrik ika-miketan
arituko gara, hara:
bi tren desberdin izanagatik
trenbidea bakarra da.

A. Arzallus:
Erraiten duzu zuk trenbidea
dugula bat eta bera
zure tixerta* lepoan hartu
eta segitu aurrera;
zurea gorri-gorria dugu
nik horirako aukera...
oharkabean marrazten dugu
Espainiako bandera.

S. Colina:
Ta Españako bandera denez
guretzako ertzekoa
egin nahi dugu luze zabal bat
gurea ta etxekoa;
neri berdin zait txuri-gorria
zein kolore beltzekoa
Euskal Herri bat egin dezagun
kolore anitzekoa.

A. Arzallus:
Euskal Herri bat sortu behar da
horretan biak bat gatoz
gainontzekoan elgarren kontra
ta etsaiak beti uros;
nik bai badiot zuk beti ezetz
ene zein garen maluros!
Lehenik pentsatu behar ginuke
zertan ote garen ados.

S. Colina:
Adostasunak bila ditzagun
joateko aurreraka;
orain denbora gure alde dugu
zergatik ari presaka?
Behingoagatik hasi lanean
ahaztuz gaur arteko kaka
azkenaldian epaitegitan
soilik elkartzen gara-ta.