Bertsos - View details   To know more about this section

2004-05-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-05-21 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Zelaia, Josu "Bidani"
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zer egiten zenuten haurtzaroan, nola jolasten zineten?

Description

Melody
Naparruatik ardo karraio A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-05-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Gaur egunekoek ez bezela
guk ez genuen fallatzen
kristalak hausten onak ginala
aitortuko det nik ozen;
su egiteko ibiltzen ginan
arto zuztarrak pilatzen...
zenbat une on pasa genuen
txori habiak bilatzen!

I. Murua:
Ni ez nintzen hortara joaten
ez nun hor hainbat igali
mutil zabala eta guria
gosea zeinek itzali?
Bi iztar motzak holakotxeak
kasi ezin nintzan ibili
galtza motzetan irtetzen nuen
ta minifaldan itzuli!

A.M. Peñagarikano:
Suma ta resta beste gauzarik
ez ziguten erakutsi;
berrogei mutil izango ginan
ez ginan hain ume gutxi
ta igandero beti mezetan
mezarik ezin zen utzi
ta bezperatan kantatzen gendun
"pange lingua gloriosi".

I. Murua:
Guk'e koruan kantatzen gendun
edota joan horreta
baina gehiago beidatzen gendun
korukoan belauneta';
aitona xaharra Caldo erretzen
eta guk haiei arreta
orduan kolokatu ohi ginan
intxaur hostoak erreta.

A.M. Peñagarikano:
Esan det zeinen artistak ginen
gu hango kristalak hausten
batzuk errita eginda ere
asko ez ginen zapuzten
ta igandetan zimitaioan
pilotan ez zuten uzten
eta holaxe hasi ginen gu
Virginiano ikusten.

I. Murua:
Telebistatik orduan behintzat
ezin ikusi nahikoa
gure etxea eta auzoa
zen argirik gabekoa;
leihoa ere kristalik gabe
gehienera plastikoa
antzematen da Peña degula
herri aberatsekoa.

A.M. Peñagarikano:
Gaizto samarrak ginela denok
hain da gauza nabarmena:
gogoratzen naiz sartu ginela
behin sakristian barrena
ardo goxoa edan genuen
ta ostiak jan hurrena...
gero berari konfesau behar
hori genuen txarrena.

I. Murua:
Larunbatean eskolati irten
eta ez geunden itsusi.
Poxpolok hartu ta hasi ginen
sua pizten sasiz sasi;
piztu orduko sua juan zan
kanposantura ihesi...
ia apaiza erre genduen
bere sotana ta guzi!

A.M. Peñagarikano:
Berrogei mutil denak eskolan
denak elkarren onduan
eta maisua makilarekin
militar baten moduan;
harek zedukan disziplina hura
oraindik daukat goguan
ez dakizute guk Cara al Sol
nola kantatzen genduan!

I. Murua:
Ibiltzen ginan lokatzarian
salto edo irristari
eskerrak gure hanka bizkorrei
eskerrak gure bistari!
Railetan* jarri harriak zuzen
gero ekin ihesari...
dentadura're muitzen zitzaion
treneko makinistari!