Bertsos - View details   To know more about this section

2004-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-04-16 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jon bere neska-lagunarekin joan da hondartzara, eta belarrira goxo-goxo hasi zaio hizketan. Baina esaldi bakoitzaren ondoren "Buleria, buleria" entzuten du. Azkenean, kontzentrazioa galdu, musika entzuten den lekura joan eta hor ikusi du kotxean Unai bere neska-lagunarekin sexu jolasean. Jonek musika itzaltzeko eskatu dio.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Musika tope dauka
ze-nolako kaña!
Azkenerako martxa
badu alajaina!
David Bisbalen antzik
ez dauka ez baina
gerria mugitzen du
ia berak aina. (bis)

U. Iturriaga:
Lurrunduta geneukan
jadanik autoa
ta non hurreratzen dan
maitale tontoa.
Pare bat minututan
itxoin mutikoa
oraindik ez dut egin
igelan saltoa. (bis)

J. Martin:
Zenbat gustatzen zaidan
bere buleria!
Baina izorratzea
ze alukeria!
Igelaren saltoa
esan du egia.
Horregatik daukazu
zapo aurpegia. (bis)

U. Iturriaga:
Egia da badauzkat
bi begi beltz haundi
ta txortan egiteko
ez nago urduri;
zu berriz hor dardarka
emanda muxu bi...
eman zazu pakea
Benito Lertxundi! (bis)

J. Martin:
Txortan egin nahi nuen
romantiko plantan
ilargia bakarrik
neukala zelatan;
nik berriz kristalean
hor jo dizut "kankan!"
ni ere ez naiz txarra
ilargian faltan. (bis)

U. Iturriaga:
Zuk intimitatea
duzu hain gozoa
belarrira hizketan
ai zara zozoa!
Bakarrik zaudela zu
gauza kuriosoa...
goitik begira duzu
kuadrila osoa. (bis)

J. Martin:
Oraintxe ipini naiz
ia irakiten...
David Bisbalzaleek
ez dakit dakiten
kanta ona nahi bada
ahotikan irten
kuadrila jarri behar da
koroak egiten. (bis)

U. Iturriaga:
Zuk benetan daukazu
kriston aberia
neri lata eman eta
neska ahaztu ia;
antza gustatu zaizu
nire buleria...
hark errezatu ditu
bi abemaria. (bis)