Bertsos - View details   To know more about this section

2004-08-08 Gasteiz [Bertsoa] / Igor Elortza, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-08-08 Gasteiz
Gai-emailea
Anda, Irati
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Perea, Oihane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Oihane, lady Oihane printzesa zara. Gaur goizean basora atera zara marrubi bila, eta bidean apo bat topatu duzu. Apoa eskuetan hartu eta musu bat eman diozu, eta apoa, bat-batean, Igor bihurtu da.

Description

Melody
Xarmangarria zera I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-08-08 Gasteiz [Bertsoa] / Igor Elortza, Oihane Perea

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Perea:
Apotxo bati bota
diot lehen begia.
Printzesa izan arren
daukat miseria.
Ai, oraindik dituzu
hori da egia
hanka luzeak eta
apo aurpegia.

I. Elortza:
Nahiz ta itxurak izan
berebizikoak
esan nahi nituzke hitz
erromantikoak
ipuinetako printze
baten neurrikoak
baina ateratzen zait
"Kroak, kroak, kroak!".

O. Perea:
Putzu baten bizi zen
lehenago Shrek-ekin
ta "Kroak!" egiten du
ekin eta ekin.
Zer atera daitekeen
ezin duzu jakin
printze bat atera zait
pirata prakekin.

I. Elortza:
Ze printze klase naizen
zuk pentsatu hortik
apur bat zakartzea
oraintxe dagokit:
lady Oihane zertan
zabiltzan badakit
emaidazu probatzen
zure marrubitik.

O. Perea:
Orain zaunka hasi da
lehenago kroaka
egia esan niretzat
hori ez da lata
eta iruditzen zait
ideia aparta
hartu marrubia ta
bota zazu nata.

I. Elortza:
Marrubia eskatzea
ez da izan kalte
nik ere badut nata
ta bota bastante;
oraindik ez da nahiko
ta segi jo ta ke
bazkaldu behar dugu
esplotatu arte.

O. Perea:
Egia esanda nik
gose galanta dut
nire alderik beltzena
esnatu duzu zuk
marrubia eman eta
natatxo horren truk
zure hanka guztiak
txupatuko ditut.

I. Elortza:
Igela printze egin
gendun nobedade
marrubia ta nata
nahastu suabe-suabe.
Asetu arte ez nuen
nik egin nahi alde
baina orain gelditu naiz
zapaburu gabe.