Bertsos - View details   To know more about this section

2004-03-26 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Felix Zubia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (2. 2004)
Performance
2004-03-26 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Odriozola, Dorleta
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Zubia, Felix
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Mantxi, nagusia zara, eta lanetik irten beharra izan duzu. Itzultzean Felix langilea agindu diozun lana egin beharrean ordenagailuaren aurrean harrapatu duzu gaurko saiorako agurra prestatzen.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-03-26 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Felix Zubia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Lanerako utziak
horrenbeste mezu
ta zuk alboan laga
mila konpromezu...
Agurra preparatzen
hainbeste lan, aizu
txapela eskeintzeko
earra zaude zu! (bis)

F. Zubia:
Mantxi dedan izena
nahi nuke mantendu
ta agurra iten'e
bai atarramentu...
Laguntza eman eta
azkartxo zuzendu;
aizu, egurrarekin
zerrek rimatzen du? (bis)

Mantxi:
Pentsatzen det zerala
bastante pailazo
bertso bat egin nahian
pantailai hortxe so;
egurrak rima asko
badauzka akaso
segun zer eingo dezun
eman edo jaso. (bis)

F. Zubia:
Nik dabilzkidan martxak
ez dira txukunak
jaso edo banatu
nolako jardunak...
Esplikatu behar dit
oraintxe lagunak
ematea zer degun
inoiz jo ez dunak. (bis)

Mantxi:
Esplikatuko dizut
eta elegante:
ordenadore aurrean
zabiltza jo ta ke...
ordu hori ez dizut
ordainduko bat'e
saioko dietarekin
konformatu zaite! (bis)

F. Zubia:
Zurekin aspertu naiz
ez al da nabari?
Zigorra ote degu
langileen sari?
Txapela eskeiniko'iot
nagusi jaunari
nere odola edanez
bizitzen danari. (bis)