Bertsos - View details   To know more about this section

2004-03-27 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
BBK Sariketa (12. 2004)
Performance
2004-03-27 Bilbo Sariketa
Bertsolaris / Authors
Paya, Xabi
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Duela urtebete atxilotu zizuten alaba. Ordutik, bizimodua erabat aldatu zaizu.

Description

Melody
Txikitatikan edukia dut
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-03-27 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Xabi Paya

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire alabaren bizitzan inoiz
ez da faltatu akatsik
eta jakina ez da faltatu
bihotz barnean arantzik.
Ziega barrura sartu zidaten
ez al daukate bihotzik?
Nik ez dut nahi zorigaitzik
soilik nire alaba baizik;
kendu didate bakarrik nago
sentimentutan biluzik
ziega zuloa beteta dago
ta nire bihotza hutsik. (bis)

Ez dakit utzi behar didaten
hor barruan betirako
baina sekula irtengo dala
nolabait uste beharko.
Dagoeneko zita jarria
didatenez bai biharko
ikusi nahi dut edarto
kartzela hortatik kanpo.
Kalte handia egin zenuen
eta hil pertsona franko
baina lagundu egingo dizut
zure aita naizelako. (bis)