Bertsos - View details   To know more about this section

2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-05-23 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zumaiako faroa. Keinuak egiten ditu leku guztietara. Zer esana izango du.

Description

Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Paola naiz paol gorri
hemen urte luzeetan...
itsasoaren aurkako
ezarri ninduten bertan;
askok begiratzen naute
beti ilunabarretan
itsas lanbroa gainera
etortzen dan orduetan (bis)
ontziak galduta datoz
itsaso haunditik bueltan
marinelak gora beira
familiaren penetan;
metafora bat naizela
pentsa izan det benetan
horrelako bat behar da
euskaldunon buruetan. (bis)

Nik argitu ohi dut beti
bapore zaharraren buelta;
marinelak nere bila
bi begiak neka-neka...
Ez daukat izpi luzea
baina argien fereka
behin ikusiz gelditzen da
begi ninitan gordeta. (bis)
Ez nago kresalarekin
barrua guztiz erreta
gatza goitik behera dator
hau da kostako erreka
pena da metafora hau
ezin da luzaro gerta
piztu orduko berriro
itzaldu egiten naiz eta. (bis)

Berrikuntza txikitxo bat
ere egin didate aurten
argi pilo bat jarriaz
guztiak ilada baten.
Jendeak paseatzen du
bere kontuak esaten
ta bitartean ni beti
orain eman ta orain ken. (bis)
Beti ez naiz beharrezko
ta derrigorra izaten
baina ni gabe bidaia
ez da ondo eramaten;
nahi nuke hau konpontzea
dena halakoren baten
ontzi galduak paolaz
betiko ahaztu zaitezten. (bis)