Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-28 Erandio Jaialdia
Conductor
Santxo, Joseba
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hemen dauzkagu graffiti egile bi. Eurok ez dabe elkar ezagutzen eta hor aritu dira nor bere graffitia egiten. Oraintxe amaitu dute beharra eta hauxe dino Iratxeren graffitiak: "Gerra buka dadin, amodioa egin"; Unairenak, berriz, hauxe dino: "Euskal Herrian larrua jotzea ez da gatxa edo zaila, miraria baino". Elkarrenak irakurri eta berbetan hasi dira.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Maitasuna ta gerrarenakin
behingoz emazu pakea,
Euskal Herrian errezagoa
baita gerrara joatea.

Ibarra:
Amodioa egin behar da,
umore onez gainera,
amodioak bultzatzen gaitu
gerrarik ez egitera.

Iturriaga:
Graffiti hauen gaia izanda
beti kontu serioa,
larrutan egin behar da lehenengo
ta gero amodioa.

Ibarra:
Egia da bai ez da erraza
gaur larrutan egitea,
baina askozaz zailagoa da
gerrarik ez egotea.

Iturriaga:
Ez nago oso seguru Iratxe,
ez zan arrazoi sanoa,
hemen siketa galanta dago
ta Dagestanera noa.

Ibarra:
Baina denek ez dute gaur zertan
zurean jarri arreta,
aldarrikatzen dozuna soilik
zeure akatsa da eta.

Iturriaga:
Zuk diozunez egin behar da
askoz gehiago larrutan,
krabelintxo bat jarriko al duzu
nire fusilaren puntan?

Ibarra:
Krabelintxoa jarri dezaket
igoal nonbait afanean,
baina seguru egon zaitez zu
ez dela ba zurenean.

Iturriaga:
Esaten dute honetarako
behar direla bi arrautza,
zu gogoz baldin bazaude behintzat
egingo dugu iraultza.

Ibarra:
Beste era baten bota behar dut:
gorringo bako arrautza
esaten dute izaten dela
gazterikako iraultza.

Iturriaga:
Nik gorringoa ta zuringoa
biak dauzkat ipinita,
baina aspaldian nabil jendeai
biak ezin ikusita.

Ibarra:
Amodioan azkenaldian
gu gabiltza nahiko txiro,
tiratu gura baduzu egin
baina maitasunez tiro.

Iturriaga:
Demagogia ta grokitia
kontua da bat bakarra,
batzuk larrutan segiko dute,
guk poesia popularra.

Ibarra:
Arrazoi pixka bat baduzula
esan beharko dizut nik,
jende ugarik baitio "ez da
gerrarik bako bakerik"

Iturriaga:
Hemen bizi da jende guztia
triste antzean ta pakean,
Euskal Herria Karibe aldera
hurbiltzen ez den artean.

Ibarra:
Hara hurbiltzea jende askori
iruditu gaur ederto,
baina txartela nork ematen du
hara doan joateko?

Iturriaga:
Ta amaitzeko lotu ditzagun
arrazoietatik biak:
gora Euskadi ta gora gerra
eta gora mirariak!