Bertsos - View details   To know more about this section

1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-09-11 Ordizia Jaialdia
Conductor
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lehen drogazalea zinen, baina gaur guztiz sendatuta zaude. Gainera, baduzu lanpostu bat eta familia bat. Epaileak dioenez, ordea, justiziarekin baduzu zor bat, eta zu kartzelan sartzeko agindua eman du. Kartzela atarian zure familia agurtu eta bazoaz barrura.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai bateko bizimodua
oraingo zorra ote da?
Ez deritzot nik lekuz kanpoko
hor egindako galdera.
Gazte garaian egindakoak
gaur egunean kaltera,
arrazoi hori ikusi eta
guztiok ohartzen gera,
legea beti ez dijoala
arrazoiakin batera. (bis)

"Sei urtetako zoaz zulora",
hala esan dit xuabe.
Garai haietan ez nun pentsatzen,
oraindik nintzen nerabe;
orain zigorra ezarria da
gizartearen zutabe.
Nere kasua ikusi eta
zigorrak zertako daude?
Nere bidea zuzendu det nik
kartzelatik pasa gabe. (bis)

Adizu jueza, gaizki zabiltza,
halaxe behar da jakin;
lanpostu hori daukazu eta
zigorra dezu etekin,
baina alperrik saiatzen zera
represioan nerekin;
nik kontzientzia garbia dauka
nere adimenarekin,
nik zor bakarra nerekin neukan
ta ez bete inorrekin. (bis)