Bertsos - View details To know more about this section
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Bertsoa entzun |
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertso honekin oroitzapenak
eragiten dit zirrara,
garai horretan erantzuna zen
irrifar edo algara.
Urteak dira irten ginela
emakumeok plazara
lehen anekdota hutsa ginenak
orain bertsolari gara (bis)
Oinarri txarrak baldin baditu
aldatzen dira ohiturak;
bidetxiorrik ez izan arren
bidea egin du urak.
Haseran garbi izan genitun
eredu eta helmugak,
arriskutsuen bihurtu dira
ikusten ez diren mugak. (bis)