Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-28 Erandio Jaialdia
Conductor
Santxo, Joseba
Bertsolaris / Authors
Gaztelurrutia, Beñat
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Beñat mutil itsua izango da eta Fredi, berriz, itsumutila. Beñat, itsua den arren, parrandero galanta da eta Erandiora etorri da jaietara, Fredi itsumutila laguntzaile hartuta.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Fredi Paia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F.Paia:
Egia esan jaiak ditugu
guretzat nahiko sakonak,
ezin ikusi neska politak
ezta neska hoien gonak;
baina Erandio ondo ezagutu
behar digu gaurko gizonak,
puntxa (1) badago, tabernetan gauz,
ertzainak, badagoz txoznak. (bis)

Gaztelurrutia:
Paranoiakin nor etorri dan
gure gizajoa berton,
zu bezalako kakalarririk
nik ez dut ikusi inon!
Parranda berdin egin dezaket
ene laguna edonon,
neskarik bada txistu egin zazu,
bestela isilik egon! (bis)

F.Paia:
Neskei begira egongo naiz ni
zure ondoan ta adi,
oraintxe bertan ikusten ditut
gure aurrean ugari;
isildu aurretik detailetxo bat:
zure ezkerrean nago ni,
Beñat askatu eiozu esku bat
ondo bizardunari. (bis)

Gaztelurrutia:
Bizardun hori izan daiteke
igoal zu baino hobea,
halan ta guztiz itxura behintzat
ez da oso dotorea.
Eskua euki beharko dut nik
patrikan gorde-gordea,
lehen txistu egin duzu laguna
ta orain kulpa nirea. (bis)

F.Paia:
Nik txistu apurrik ere ez dut egin,
bidean zabiz (2) gortzeko
lanbide honekin ibili ohi naiz
ni baragarri (3) antzeko.
Bizardun horrek hartu du hauxe
gu biok baino hobeto,
farmazirantza doala dino
eta hemen itxoiteko. (bis)

Gaztelurrutia:
Beraz gizonak ospa egin du
gaur farmazia partera
eta urduri egonagatik
pozarren nago gainera;
bakar-bakarrik utzi nazazu,
horrela askoz hobe da
ta nire bila etorri zaitez
hiru t'erdiak aldera. (bis)

F.Paia:
Hiru t'erdiak arte banoa
ta ondo pasatu gaba,
ta zuk ikusi eiten dozuna
zure eskuekin, hara;
halan ta ere ez dut hartuko
zu utzi arren ikara,
hiru t'erditan ondino ere
hementxe egongo zara. (bis)

Gaztelurrutia:
Gure laguna ez da etorri
oso itxura santuan,
nik kanporantza bidali dut ta
hara gizonan onduan;
baina gauza bat esan nahi dizut
azken bertsoan kontuan:
igual hementxe egongo naiz bai
baina ez oraingo moduan. (bis)