Bertsos - View details   To know more about this section

1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa
Conductor
Soubelet, Xabier
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zer da Lizarra-Garazi, ametsa ala sustraia?

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Arzallus:
Oraina hemen eta
iragana hor da,
horregatik nahi nuke
pixka bat gogora.
Lehen eduki genuen
hainbeste ganora;
amets bat izan zela
pasa da denbora,
baina jada hazi da
sustraitikan gora.

Colina:
Hau ametsa dugunik
ez dugu usteko,
prozesuan baidaude
sustraiak tarteko.
Beraz biak gabiltza
lagunen antzeko,
ez uste gabiltzanik
elkarren menpeko;
sustraiei euts zaiogun
amesten hasteko!

A.Arzallus:
Poliki aurrerantza
goaz gu urtero
eta buruan dugu
hainbat amets bero.
Ametsa izan zela
esan egunero,
ta zuhaitz izanen da
lore den ezkero
eta fruitu ugari
emanen du gero.

Colina:
Inguruan daudenez
horrenbeste etsai,
aurrera joatea
baino ez dugu nahi.
Frogatu behar dugu
gu bagarela gai,
amets guztiei lotuz
erro eta sustrai
edo ametsik gabe
egongo da Sustrai.

A.Arzallus:
Loratzen aritu da
euskaldun baratza
eta martxa horretan
goaz aurrerantza.
Horregaitik badugu
hainbat esperantza,
zuhaitza lehen lorea
edo amets antza
ta Gobernuarentzat
amesgaizto latza.

Colina:
Itxaropen urria
ez zaigu agortu,
lehen bero zegona
ez da oino hoztu.
Kopetak altxa eta
malkoak lehortu,
helburua hau dela
behar dut aitortu:
garenetik joanez
ez garena lortu.