Bertsos - View details   To know more about this section

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-03-19 Irun Jaialdia
Conductor
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni bake prozesuetan aditua dugu. Azken urteetan munduan izan diren hainbat bake prozesutan hartu du parte eta Adams, Arafat eta horien aholkulari izan da. Andonik bake prozesuak aurrera ateratzen du ahalmena. Gaur, Euskal Herriko bake prozesua dela eta, Jokin, lehendakaria, etorri zaio aholku eske.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Zuk badakizu nik herri honi
diodala maitasuna
ta horregatik hartu nuela
daukadan eginkizuna.
Kargua hartu nuenetikan
hor ikusten det hutsuna.
Une honetan kezka bat bada
asko zanpatzen gaituna:
nola emango'iot Gobernu honi
bere egonkortasuna? (bis)

Egaña:
Ai Ibarretxe, aholku gisan
zerbait nahi nizuke kanta:
zure Gobernu horrek badauka
ezegonkorraren planta;
hemendik "zarta" jasaten dezu
eta bestetikan "kanka",
baina Lizarra-Garazikoa
oso degu tren xarmanta
ta bertan segi trenbide hori
urrutira dijoa-ta. (bis)

Sorozabal:
Zuk diozunez gure tren hori
heldu leike urrutira,
dagoeneko jarrita gaude
urrun ortzira begira.
Lehenbizi batzuk etorri ziren
abitzeko geltokira,
baina nik denak nahi nituzke hor,
bada hainbat tira-bira;
ta orain igo ez diren hoiek
gero igoko al dira? (bis)

Egaña:
PSOE ez da asko mugitu
pake-bide asuntuan
ta PP ere Gobernu honen
kontra ari da kantuan;
PNVk badu indar mordo bat,
eduki zazu kontuan
ta PP ere igo liteke
tren hortara momentuan,
zuen laguntza ukatu ezkero
Madrilgo Parlamentuan. (bis)

Sorozabal:
Plana zehatza egin didazu
ta igual ez da plan txarra,
baina agian izan liteke
betetzeko zail samarra.
Gure ondoko zenbaitengandik
iritsiko zait marmarra;
seguru asko horixe daukat
nik irtenbide bakarra,
baina ez dakit izango dudan
adorea ta indarra. (bis)

Egaña:
Zure alderdian bertan daukazu
ez dakit zenbat enredo,
prozesuaren aurka baitaude
Neguri aldean-edo.
Ai Ibarretxe, bidea zein den
jakina da honezkero:
Madrilen makur jokatu eta
bentajarik ez espero,
bidea bigun bihur liteke
gogor jokatu ezkero. (bis)