Bertsos - View details   To know more about this section

1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-06-24 Andoain Jaialdia
Conductor
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Enbeita, Oihane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Horiek denak jakiteko, zorionez, hemen ditugu aurreko bien emazteak; Oihane da Amurizaren emaztea, senar leialaren emaztea eta Estitxu Lopategirena. Egia ote da esan duten guztia?

Description

Melody
Uso xuria errazu A
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Oihane Enbeita

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O.Enbeita:
Erdi senar erdi apaiz,
maite nauela dio maiz. (bis)
Nik harremanik perfektuena
aukeratu nuen garaiz:
txakurra daukat katean eta
ni libre ibili ohi naiz. (bis)

E.Arozena:
Mintzatu zara arraro,
zure senarra gehiago; (bis)
nerea berriz liberala da
ta ni ere liberalago,
ni pozik nago maitatzen bainau
besteak baino gehiago. (bis)


O.Enbeita:
Guk maitasuna lehenbizi,
hori ez baitugu hautsi. (bis)
Sexua ere oparotasun
haundiz nahi dudanez bizi,
besteengandik ikasi ohi dut
ta berari irakatsi. (bis)

E.Arozena:
A zer nolako trantzea
bera ere enteratzea! (bis)
Autoestima ahularentzat
ze ederra den lortzea
lore gazteak ezagutu ta
berriz ere etortzea. (bis)

O.Enbeita:
Biok gaude erdi berdin,
erdi desberdinarekin; (bis)
Lopategi atzo etorri zen ta
nigaz ligatzeai ekin,
baina zu lasai egon zaitezke,
ez nion kasurik egin. (bis)

E.Arozena:
Kasu ez egina jakinik
lana erdia eginik. (bis)
Zure harremanen injustizia
hadik ikusten ditut nik,
hemen bakoitzak merezi baitu
ematen duena soilik. (bis)

O.Enbeita:
Gardentasunez beteta,
baina iluna kopeta. (bis)
Esandakoan arrazoi asko
daukazu neska gordeta,
niretzat asko, gizon askori
asko ematen diet eta. (bis)

E.Arozena:
Hartu-emanean sartuta
norrena ote da kulpa? (bis)
Segi ezazu zure etxera
zure esanak hartuta,
bestela zure senarrak laister
zerbait susmatuko du-ta! (bis)