Bertsos - View details   To know more about this section

1999-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Berritxu Saria (4. 1999. Berriatua)
Performance
1999-06-26 Berriatua Sariketa
Conductor
Goienola, Iñigo
Bertsolaris / Authors
Paia, Fredi
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur ekainaren hogeita seiko goiza da. Jakingo duzunez, egun bi barru gay eta lesbianen eguna ospatuko da. Hori dela eta, gaur, Donostiako bulebarrean manifestazio bat antolatu dute. Txiki-txikitatik izan dituzu joera homosexualak, baina oraindik ez dituzu plazaratu. Balkoitik beraiei begira zaude.

Description

Melody
Munduan libre bizi izatea
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Homosexuala nintzela ere
batzuk zekiten lehendik
ta gauzak txarto ikusten dira
gure gorputzan barrendik;
bihotzez hurbil sentitu arren
begiratzen dut urrundik,
ez dut euki behar damurik,
behintzat halaxe dirudit.
Aurrera noa balkoian behera
eta pankarta harturik,
hauek bezela gizartearen
katea hautsiko dut nik. (bis)

Denbora dugu sentimenduez
dudan ibili naizela,
nire moduko beste mutilak
askatu egin zirela;
ta etiketaren menpe nengoen,
zeinen morrontza ergela!
Haien artean noiela,
esan behar dut horrela;
hanka tartea erabiltzen da
sarritan ikur bezela,
ikasi daigun sentimendua
bihotzean dagoela. (bis)