Bertsos - View details   To know more about this section

1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia
Conductor
Telleria, Millan
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Non ez dakigu baina jakin dugu Andonik oporretan pasatu dituela hamabost egun eta herri honi buruzko gogoeta egin duela. Gogoeta horren berri jakin nahi dugu.

Description

Melody
Saltarina da txepetxa eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gogoeta bat egina dut bai
oporretan nengoela:
Egin itxita orain pila bat
tenkatu dute kordela;
lehengoan dago indarkeria,
lehengoan dago kartzela
eta gazteek sinisten dute
onikan ez datorrela;
ezin da segi horrela.

Herri bat izan nahi degulako
indar bortitzez jazarri
eta gainera handikan kanpo
kriminal fama ezarri.
Etsipenean kulunkatzeko
gogoa daukagu sarri,
ia lurpean egonagatik
baietz laister zutik jarri!
Bizinahia da giltzarri.

Herri bat izan nahi genuke ta
zenbaitzuek ezin laga;
izan nahi hori ze gogorra den
pentsatzean ze ikara!
Lurralde urrun hau oraingoz utziz
berriro banoa hara,
intentzioak ta hitz politak
alperrik baitira jada,
lanik egiten ez bada.