Bertsos - View details   To know more about this section

1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-09-11 Donostia Jaialdia
Conductor
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lehenengo porroa erre zenueneko esperientzia jakin nahi dugu; non, noiz, nola, zer sentitu...

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte dexente izango dira
Durangon hau pasa zela;
bertso afari baten ondoren
pasa zitzaidan itzela!
Gainera Unai Iturriaga
uste det nik hantxe zela;
hiru kalada eman nizkion
txupatxus bati bezela
eta guztiok ohartu ginen
nahikoa izan zirela. (bis)

Euzkitze're han zan ta biok
zerbezaz erdi beterik,
ez dakit zerez egingo zuten
hango lagun bat edo bik!
Baina geroztik behar bezela
nik ezin eman pausorik;
mostradorea hantxe jo nuen
buruaz oso-osorik;
nere sudurrak ez du bilatu
holako kontrariorik! (bis)

Tabernetara sartzeko ere
haundia degu ohitura,
bertsolarien koadrila hontan
horixe baita itxura.
Inoiz gazte bat etortzen bada
hori errez ingurura,
berehalaxe nabarmentzen det
belar gozoen lilura,
ta irrifarrez gogoratzen det
lehenbiziko aldi hura. (bis)