Bertsos - View details   To know more about this section

1998-10-03 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-10-03 Urnieta Jaialdia
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hau dio kantu batek: "Maitia nun zira?"

Description

Melody
Uso xuria errazu A
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-10-03 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neure Etxanoko auzuna
gogoratu didazuna; (bis)
mutil koskorra hamar urtekin,
ez nuen gogo lizuna;
hantxe aurkitu ta galdu nuen
nere lehen maitasuna. (bis)

Bera joan zen urrutira,
ni konbentuko argira. (bis)
Geroztik ez dut berriz ikusi,
urte pila joan dira;
bizi bazera galdetzen dizut:
ene maitia nun zira? (bis)

Ene Rosarito aizu,
nere berri al dakizu? (bis)
Nik aurkitu det nere maitea,
zuk ere aurkitu al dezu?
Galdetzen dizut: bizi al zera
ni naizen bezain dohatsu? (bis)

Berrogei ta hamar urtera
tarte batetik bestera. (bis)
Ene maitea nun zira baina,
heldu naiz orain eskera;
esan nun bizi zeraden eta
joango naiz ikustera. (bis)