Bertsos - View details   To know more about this section

1997-04-20 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (8. 1997. Gasteiz)
Performance
1997-04-20 Gasteiz Sariketa
Conductor
Enbeita, Abel
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Asier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Umetan ama eta zu abandonatu zintuzten aita daukazu oso larri aurrean, medikua zara eta operatu egin behar duzu.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-04-20 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amak eta biok bizitza oso
zaila dugu eramana,
hala ta guztiz hark niretzako
gogor egin zuen lana.
Gero mediku bihurtu nintzan
ta orain badaukat fama!
Ebaketa bat egin behar dut,
hau da tokatu zaidana,
mozkor zahar honi gibela aldatu,
egin beharko dut ahal dana. (bis)

Hogei urtetan ez da etorri
bisita bat egitera,
ume batentzat egoera hau
bene-benetan kalte da.
Emaitz onikan egingo ahal dut,
hementxe daukat aukera!
Nere aita zaharra dago aurrean,
ezin dut egin atzera,
gorrotoz eta negar malkotan
noa guraizak hartzera. (bis)

Aita, zu gabe gure bizitza
bihurtu zaigu kartzela,
gustora asko jarriko nizun
egunkarian eskela!
Ama ikusiz ezin batean
animatuz dabilela,
ebaketa hau egin behar dut
mediku on batek bezela,
zeren ezin dut ahaztu tipo hau
nere aita izan zela! (bis)